XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunkari baten orrialdeak

Apirilak 7

Egun asko igaro dira, eta ni, ezer idatzi gabe...

Baina gaur ez naiz oheratuko zuri, nire egunkari maitagarriari, gabon pasa esan gabe.

Badakizu zer? gaur oso berandura arte geratu naiz ikasten, ze erremedio!; bihar azterketa dut...

Bihar esango dizut nola atera zaidan, biharrarte!

Apirilak 12

Azterketa gaindituta daukat!

Bai pozik!

Orain ez zait inporta jolastu gabe geratu izatea azterketa zela eta!

Merezi zuen!

Azterketa gainditu dut, eta orain primeran ibiliko naiz, bai horixe!

Apirilak 23

Leire, Martxel eta hirurok arratsalde osoa elkarrekin igaro dugu.

Ama bila etorri zaidanean ezin nuen sinetsi etxeratzeko ordua zela.

Lurrazpiko bidaiei buruzko bideo bat ikusi dugu.

Martxelek sekulako txiste onak kontatu dizkigu, eta Leireren amak egindako marrubi pastela jan dugu.

Primeran ibili naiz nire lagunekin!

Apirilak 25

Eskolatik aterata Leire hurbildu zait, Natur Zientzietako irakasleari tutik ere ulertu ez diola esan dit.

Nik pozik lagunduko diot, Natur Zeintziak gaindituta daukat, eta Leire nire lagunik onena da..., horregatik, lagundu egingo diot.

Apirilak 27

Jo!

Irakasleak lan pila eman digu asteburu honetarako!

Eta nik larunbata Leirerekin igarotzeko asmoa nuen!

Behin utziko etxean eta... hara!

Natur zientziak ikasteko asmoa genuen biok elkarrekin, baina aitamek eskola-lanak egiteko esango didate, ziur, eta horrela ez dut aztirik izango Leirerekin egoteko.

Zergatik ote hainbeste eskola-lan ematea?

Zer ote hobe gurasoen esana egin eta eskola-lan guztiak egitea, ala Leirerekin joan, hari lagundu eta elkarrekin jolastea?

Ez dakit zer egin.

Denen nahia egin nahi nuke: gurasoena, irakaslearena, lagunarena...

Nik ere pozik egon nahi dut! baina ez dakit zer egin!

Zaloa